Herria

Oporrak hartu orduko, gure herria apurtxu bat gehiago ezagutzera irten giñen. Amaiaren eskutik, San Juan Portaletik hasita, talarantz abiatu giñen, balearen ehizaren hormairudietaz gehiago jakiteko asmoz…

 

 

 

 

Gure herriko eraikuntza garrantzitsu batzuk ezagutu genituen, adibidez, nautika, musika eskola,… eta gitxi gitxika torronterora heldu giñen. Han arrantzaleen museoa eta Ertzilla dorretxea ikusi genituen.

Gero, Gaztelurantz joan giñen…

 

 

This slideshow requires JavaScript.

20190402_104833

Santa Eufemia eleizako eskaileretan taldeko argazkia!.

Istorio, kondaira eta azalpenak entzun eta gero, gorputza astintzeko momentua heldu zitzaigun, lamerako kolunpioetan!.

 

 

Ikastolara bueltako bidean, Taraskari ere bisitatxoa egin genion.

 

 

Eta azkenik, hemen gaude gelan, ikusi eta ikasitako guztia errepresentatzen…

 

This slideshow requires JavaScript.

 

Gainera kasualitatez, LH5. eta 6.mailakoek, gure herriko auzo batzuen maketak eginda zituzten eta idazkaritza aurrean ipiñi zituzten ikusgai, oso ondo eginda zeuden!!!.

 

 

Ez dugu sarrera hau amaitu nahi, Amaiari bere azalpen eta konpañia eskertu barik, eskerrik asko Amaia!.

Eta orain, aste santuko atsedena hartu ondoren, berriro lanera!!!.

Hurrengora arte!!!.😘

Advertisements

Gure gorputza ezagutzen

Begira!, gure Xixilioren marrazkia egin dugu!, badakizue Xixilio nor den, ezta?.

 

 

Dagoeneko jakingo duzue lantzen gabiltzan gaia zein den…

Hezurrak, muskuluak, organoak,… GORPUTZA bai!!!

Hainbat jarduera egin ditugu proiektu potolo hau aurrera eroateko: andereño Itxasok utzi zigun led panela erabiliaz, etxetik ekarritako erradiografiak ikusi ditugu medikuek egiten duten moduan!, eskeletoaren puzzle erraldoia osatu dugu, gelara heldu diren liburuak aztertu ditugu,… Begira, begira argazkietan!

 

 

20190315_120557[1]

 

 

Eta azkenik, gure arnas aparatuaren funtzionamendua ulertu dugu, eskulantxo honekin…

 

Eskerrik asko zuei berriz ere, zuen aportazioengatik!!!.

Hurrengora arteeee!!!

 

 

Makilakixki

Andereño…, zenbat lo gelditzen dira antzerkia egiteko???.

Hau zen eguneroko galdera andereñori, denon artean zenbatzen genituen egunak, eta azkenean heldu zen HH4koei Makilakixkiren antzerkia egiteko eguna!, hau urduritasuna!!!.

Baina ariñagoko egunetan, lan asko egin genuen!, hainbat entsaio egin genituen, antzerkiko eszenatokiak prestatu…

20190214_14403020190214_15022120190214_15024620190215_12001420190215_12052620190215_12172620190215_12254120190215_122613

 

Gure ikusleentzat gonbidapenak egin…

 

Eta iritsi zen eguna!!!, nerbioak dantzan…

HH4koak pozik etorri ziren gure gelara, gonbidapenekin noski.

 

Hemen duzue gure ANTZERKIA!!!.

(Antzerkia bideo bitan dago, andereñori mobila bete zitzaion… eta momentu batean aldatu behar izan zuen).

 

Eta txalo zaparrada jaso ostean… gure ikusleei laranja-zuku gozoa ere prestatu genien, gailetatxo batzuekin batera.

Laranja-zukua egitearen esperientzia ere guretzat mundiala izan zen!!!.

Proiektu potoloa!!!.

Hurrengora arte!!!. 

Santa Ageda

Santa Ageda, Ageda…bihar da Santa Agedaaaa… 😉

Otsailak 4ean, Santa Ageda bezperan, ikastolako guztiok irten giñen kalera, ohitura zaharrak agintzen duen bezala. Euriak ere gurekin abestu nahi izan zuen, hala ere, jente asko batu giñen, eskerrik asko etorri ziñeten guztioi!.

Aurreko astean, bai haur eskolan eta bai ikastolako beste ume guztiekin ere abestu genuen… Begira!.

 

 

Eta Porrotxek esaten duen moduan, ama lurrari gure makilekin kili kiliak egingo dizkiogu!. 😉

Soin hezkuntza

Hemen gaude berriz ere!!!. Oraingo honetan, eguaztenetako aretoko saioetan egiten ditugunak erakustera gatoz…

Saio hauetan, gure gorputza astintzeaz gain, gure arteko harremanak sendotzen ditugu, ez bakarrik gure gelakoen artean, baita alboko gelakoekin ere.

Lehenik eta behin, beroketak, gorputzeko atal guztiak izendatu eta mugituz, gero jolasak, zirkuitoak,…

This slideshow requires JavaScript.

Bideotxo batzuk ere uzten dizkizugu!!!.

Abenduko ekintzak

Kaixo jarraitzaile!,

zer moduz doa abendua?, guk hainbat ekintza egin genituen ikastolan, sarrera honetan erakutsiko dizkizugu, gelditu gurekin eta ikusi!.

Lehenengo eta behin, Euskaraldian murgilduta geundelarik, Ahobizi eta Belarriprest marrazkiak margotu genituen, gehienok Ahobizi aukeratu genuen!. Abenduaren 3an, “Euskera eguna” ere ospatu genuen, EUSKERA hitzak dituen hizkiekin hasten diren hitzak pentsatu, idatzi eta hormairudi batean itsatsi genituen…

“AKTIBATU MINGAINA, HAUXE DA GURE ORAINA”.

Bestalde, abenduko azken astean, Haur hezkuntza osoa, L.H. 1 eta 2.mailakoekin batera, idazkaritza aurrean batu giñen gabon kantak abesteko, giro ederra izan genuen!.

 

D.B.H.ko handiak ere gure geletara etorri ziren, euskerazko jolasak egitera, ahokorapiloak, asmakizunak,… gustora ibili giñen!.

Abesten ere etorri ziren, maisu Jose eta bere kitarra lagun… Horra hor behean argazki batzuk eta bideotxo bat.

This slideshow requires JavaScript.

 

Eta azkenik, heldu zen egun handia!, Olentzero eta Mari Domingi gure ikastolara zetozen eguna!, dotore jantzita etorri giñen denok, urduritasuna airean zegoen baina egun ederra izan zen: Olentzerori eskutitzak eman, argazkiak atera, taloa jan… bai gozo jan genuela!.

20181221_111046[1]

IMG-20181221-WA0059[1]

This slideshow requires JavaScript.

Orain astetxu biko oporrak, indarrak hartu, asko jolastu eta familiaz gozatu!.

GABON JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!

MUSU HANDI BAT!!!.